ZERO ZABOR URETAN

ZERO ZABOR URETAN egitasmoa uda honetan euskal itsasertzeko hainbat portutara helduko da MATER Ontzi Museo Ekoaktiboan. “Jaietan ere: Hondakinik onena, sortzen ez dena”. Kanpaina honen bitartez, arrantza-herrietan udako herri-jaiak non diren, hara joatea da asmoa, arrantza-herri horietan itsasoko zaborraz kontzientzia areagotzeko eta herritarrak prebentzioan inplikatzeko.

Herriko jaietan hondakin kopuru itzelak sortzen dira, eta kasu askotan itsasoa bertan dagoelako, herritarrek kontzientzia gutxi dutelako edota antolakuntzaren aurreikuspen faltagatik zaborrak itsasoan pilatuz amaitzen dute. ZERO ZABOR URETAN kanpainak jaiok erakartzen duten jendetza aprobetxatu nahi du arazo honetaz sentsibilizatzeko eta tokiko eragile guztiak animatu nahi dituzte zaborrak prebenitzera, gutxitzera eta beste aukera batzuk bilatzera.

Horregatik, portu bakoitzean jarduera-programa ludiko eta hezigarria garatuko dute itsas- eta itsasertz-ingurunea kontserbatzeko, eta honako herri hauetatik igaroko dira: Santurtzi (uztailaren 17tik 19ra), Mutriku (uztailaren 20tik 21era), Donostia (uztailaren 22tik 23ra), Pasaia (uztailaren 25etik 28ra) eta Bermeo (irailaren 9tik 10era).

PROBLEMATIKA

Nazioarteko erakundeen kontrola eta erregulazioa gorabehera, hondakinek jarraitzen dute itsasora iristen.Kalkulatzen da urtero itsasora 8tik 12 milioi tona plastikora bitartean heltzen direla.

Itsas zaborrak sortzen duen arazoak badu icebergaren antza: itsasoan sortzen den zabor guztitik soilik %15 heltzen da hondartzetara.%15 ur-azalean gelditzen da eta beste %75 harrapatua itsas hondoan.

Itsas zaborren dentsitatea handi samarra da Bizkaiko golkoan, batez ere Europako beste herrialde batzuekin alderatuz gero.Aipatzen ari garen errealitate honen adibide moduan 2011ko neguan, 19.500 objektu baino gehiago bildu ziren, ur gaineko hondakinak, zeinetatik %3 arrantza-sektoreari lotua zegoen.

Euskal kostaldean objektu gehiago pilatzearen arrazoietariko bat izan liteke iparreko haizeek ur gaineko objektuak sakabanatzen dituztela (hondakinak barne) kostaldera.Baina egia da bestalde, itsas hondakinen jatorria gizakiak lehorrean bezala itsasoan egiten dituen jardueretan dagoela, eta haiek heltzen dira Bizkaiko golkora ibai, estolda-sistema, ur-arazketa, arrantza-jarduera, itsas zirkulazio, zabortegi legez kanpoko edota haizeak bultzatuta.Honako objektu hauek aurki ditzakegu: material plastikoak, egurra, metalak, beira, goma, oihalak, papera, etab.

Plastiko horiek hor egoteak inpaktu handia sortzen du ingurumenean, tokiko ekonomian, segurtasun eta osasun publikoan, eta itsas ingurunearentzat mehatxu handienetako bat da.

Udako jaietan kostako herrietan sortzen diren hondakinen kopuru handiak eragiten du haietako askok kostan edo itsasoan amaitzea, eta horregatik zaila da herritarrek haiek ikustea eta ezkutuko arazo handia sortzen dute.