HARRERA

Uda garaia igaro ondoren, Zero Zabor Uretan-en izpirituak presentzia izaten jarraitu nahi du “Hondakin onena sortzen ez dena” mezua zabalduz. Hori dela eta, urriaren 25ean, MATER Ontzia eta Zero Zabor Uretan kanpaina ere gehituko dira Portugaleten ospatuko den 2º Itsas Jaialdira, hainbat jarduera eskainiz urriaren 27ra arte.

Itsas hondakinen arazora hurbildu nahi da, denon artean alternatibak eraikiz, prebentzioan eragina izateko.

Udan festaz festa lan handia izan dugu eta nahiz eta ontzitik 5.000 bisita baino gehiago izan ditugun, konturatu gara oraindik lan handia dugula egiteko. Gure mezua argia dirudien arren, zaborrik ez badago, ez da kaltegarria izango planetarentzat eta gizakiarentzat, baina oraindik ohitura desegoki ugari ditugu gure egunerokotasunean barneratuta, gizarte kontsumitzaile honetan, gure lana egitea oso zaila bihurtuz

MATER tripulazioari ez zaio ez gogorik, ez eta animorik falta itsasoarekiko grina zabaltzen jarraitzeko eta bere kontserbazioan laguntzeko. Izan ere, planeta bizitza gobernatzen duen motor handia da eta zaintzen badugu gure etorkizuneko belaunaldiak ere zainduko ditugu. Bada garaia planetaren norabidea aldatzen joateko eta horretarako, guztion laguntza behar dugu.

Portugalete bagoaz !!

PORTUGALETE (Kai Zaharrean)

Urriak 24

20:00 Porturatzea Portugaleten

Urriak 25

12:30-15:00 / 17:00-20:00 Bisita gidatuak MATER (30 min. Doan)

12:30-15:00 / 17:00-20:00 Eko-Puntua: tailerrak eta erakusketa

Urriak 26

11:00-15:00 / 17:00-20:00 Bisita gidatuak MATER (30 min. Doan)

11:00-15:00 / 17:00-20:00 Eko-Puntua: tailerrak eta erakusketa

Urriak 27

11:00-15:00 Bisita gidatuak MATER (30 min. Doan)

11:00-15:00 Eko-Puntua: tailerrak eta erakusketa