EGITARAUA

ZERO ZABOR URETAN Santurtzin hasiko da uztailaren 17an, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboaren bisita ekoaktiboekin eta portuaren oinean Eko-Stand bat jarriko da abian.

Horrekin hondakinen arazoa hurbildu nahi da herritarrengana, baina baita guztiok geure esku ditugun aukera edo irtenbideak ere, bereziki prebentzioan eraginez. Eko-Standak erakusketa ibiltari bat izango du arazoa begien bistan izaten lagunduko diguten argazki eta datuekin, eta gure egunerokoan arazo horri aurre egiteko jolasak eta tailerrak ere bai.   MATER Ontzi Museo Ekoaktibora egindako bisitak bere historiara hurbilduko gaitu. Itsasoaren zaindari izan da galipota garbitzen eta selektiboki arrantzatzen iraganean, eta era berean egun betetzen duen misioa erakusten da, hots, gure gizartean aldaketa sustatzen gure ingurune naturalarekiko bizikidetza-era jasangarriagoak bultzatze aldera.

Kanpainan gainera bilketak eta garbiketak egingo dira hondartzetan mikroplastikoak analizatuz, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboan zaborrak arrantzatzeko irteerak burutuz, eta zabor garbiketak eginez kostan. Garbiketetan parte hartzeko beharrezkoa izango da berriz inskribatzea 619814225 telefono zenbakira deituta.

 Gainera, kanpainako gauetan “Hondar 2050: gure hondarra, gure arazoa” dokumentalaren emanaldia egingo da MATERen ontzigainean. Cesare Maglionik zuzendutako dokumentala da -Euskal Itsasaldean filmatua- arazo hau erakutsiko diguna.

Azkenik, kanpainak argazki lehiaketa bat proposatzen du Twitter eta Instagram-en #KLIKZeroZaborUretan jendea animatuz problematika, aukerak eta irtenbideak erakusten dituzten argazkiak partekatzera animatuz, zeren “Hondakinik onena sortzen ez dena da”. Argazki irabazlearentzako saria lau lagunentzako itsas irteera bat izango da MATER Museo Itsasontzi Ekoaktiboan.

 (Jarduera programa eta portu bakoitzeko ordutegia laster web honetan eta sare sozialetan izango dituzue)